Las Batuecas
Itxura
Las Batuecas | |
---|---|
Mota | gune historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°27′N 6°07′W / 40.45°N 6.12°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Salamancako probintzia |
Udalerria | La Alberca |
Las Batuecas Salamancako probintzian dagoen harana da, Espainian. Harana La Alberca udalerrian dago. 2000 urteko apirilaren 27an, kultura-ondare izendatu zuten, leku historikoaren kategorian. Urte beretik Las Batuecas-Sierra de Francia Natura Parkearen barruan dago.[1]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Alberca udalerrian kokatuta dago eta izena bertan dagoen ibaiaren izenetik dator, hau da, Batuecas ibaiatik. Ibai hau haranaren goi aldean sortzen da eta, ondoren, Cáceresko probintzian sartzen da, Las Mestas herritik. Batuecas ibaia Ladrillar ibaiaren emaria da eta hau Alagón ibaiarena.
Landaretza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberatsa da espezien aldetik. Hona hemen batzuk:[2]
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira ere:[3]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Las Batuecasko monasterioa: 1579an Alonso de la Madre de Dios anaiak sortu zuen. Barrutegikoa da, Karmeldar Oinutsen Ordenekoa. Egun ostatua du.[4]
Las Batuecas literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan desberdinetan protagonismo berezia izan du haran honek:
- Lope de Vegaren Las Batuecas del duque de Alba antzezlana.
- Juan Eugenio Hartzenbuschren Las Batuecas.
- Madame de Genlisen Les Battuécas.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Las Cabras Pintadas lekua. Haitzetan margotutako ahuntzak.
-
San Marcos aintzira.
-
Chorroren urjauzia.[5]
-
Monasterioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.turismocastillayleon.com/es/espaciosnaturales/parque-natural-batuecas-sierra-francia
- ↑ https://www.asturnatura.com/turismo/parque-natural-de-las-batuecas-sierra-de-francia/3235.html
- ↑ https://medioambiente.jcyl.es/web/es/caza-pesca/reserva-regional-caza-batuecas.html
- ↑ http://www.salamancaemocion.es/es/destinos/sierra-de-francia/te-interesa/valle-de-las-batuecas
- ↑ https://mifamiliaviajera.com/las-batuecas-con-ninos-una-excursion-hasta-el-chorro/